lunes, 21 de noviembre de 2016

Herramienta Pedagogikoa

Animoto

Tresna honen bitartez ikasle zein irakasleek argazkiak zein soinuak igo zein partekatu ahal dituzte.
Aldi berean, herramienta honen bitartez, bideo profesionalak sortu eta haiek partekatu zein deskargatu ahalko dira.
Modu honetan, ahozkapenaren hobetzea eta irakurketaren praktika zein saiakuntza dibertigarriagoa bihurtzeko aukera eskaintzen digu. Beraz, nire ustean gehienbat klasean erabiltzeko oso tresna interesgarria izan daiteke.
 
    • Hemen duzue hura erabiltzen ikasteko bideotutoriala:

https://www.youtube.com/watch?v=_rfuu3RDPrc

IKTaren ezezaguna

 
BETI IKASTEN...
 
 
Teknologia (berriak) ez da tresneriaren sinonimo; teknologia erakundeen berezko ekintzek eta jarduerek osatzen dute. Teknologia ekintzak antolatzeko modu jakina da, zergatia ezagutzeak justifikatzen duen eragiketa-prozesua planifikatzeko, exekutatzeto eta kontrolatzeko modua.
 
 
IKTaren mundua normalean ezaguna zaigun mundua dela uzte izaten dugu. Aitzitik, IKTak aldatzen doazela kontuan izanik, haren inguruko erabilerak zein jakintzak berritzen joan behar gara etengabe. Bestela, hauek egunerotzen joan ezean, haien erabilera lagungarri baino ostopo bat bihurtzera hel baitaiteke.
 
IKTak egokituz gero edozein lanbideetan erabili daitezke; eta beraz, lagungarria izan daiteke nola ez Haur Hezkuntzako saioak Aurrera eraman edota eramangarriagoak egiteko.
Aldi berean, modu honetan umeei erakutsi dakieke gauza berriak ikastea ez dela zertan zerbait azpergarria izan behar, teknologia berriek lagundu dakiguketela entzumena zein hiztegia lantzen modu entretenigarri batean.
Adb: interneten bidez fitxak zein dokumentuak bete, audio CDen bitartez ipuinak entzun...
 
 
Bestetik, IKTak teorian irakasleek naturaltasunez erabili beharreko baliabideak dira, eta hauei geletan zein ikastoletan zeregin egokia eman behar diote. Horregatik ezinbestekoa da irakasleak zer egin horretan ondo moldatzea eta beharrezkoak dituzten gaitasunak bereganatzea. Hala eta guztiz ere, erabilpen egoki honek ez du inolako sentzurik teknologia berri eta digital guzti hauei benetako sentzua ematen ez bazaie, edota testuinguru egoki batera txertatzen ez badira. Izan ere, IKTak onuragarriak izango dira haren erabileraren bitartez baztertzailea ez den gizartea eraiki eta bazterketa digitalaren inguruko arriskuen kontsientzia garatzen badugu.
 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Askotan IKTaren mundua oraindik ezagutzeke dugun mundu  belduragarria, eta aldi berean soragarria da...
 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azkenik, informazioa bilatzerako orduan; lehenik eta behin, Google-en saiatu naiz. Hasieran informazio oso orokorra ematen zidan, baina gero kakotzak eta beste hainbat trikimailu eralibiz, informazio erabilgarria topatzen joan naiz. Geroago gehien interesatzen zitzaidan informazioa beste ikasle zein irakasleen blog edo lanetatik ateratzen nuela kontuan izanik, beste bilatzaile konkretuagoekin frogatzea erabaki dut.
 
Horretarako, Slideshare bilatzailea erabili dut nire gaiari buruzko lanak bilatzeko, eta honen bitartez informazio gehiago topatzea lortu dut.
Hau horrela izanik, esan beharra dut bilatzaile konkretuen bidez askoz ere errazagoa izan zaidala informazioaren bilaketa.
 


VOKI PAULINA


  • Hemen usten dizuet nik sorturiko eta pertsonalizaturiko Voki-aren URL-a, hura bizitatu dezakezue nahi izanez gero.

http://tinyurl.com/jhy7bnd

lunes, 7 de noviembre de 2016

IKT-ak berezko berrikuntzak?



Askotan ikasleon anbizio faltak edota ezjakintzasunak; IKTak eskaini diezazkigun erraztasunak zein aurrerapenak ez ezagutzera eramaten gaitu. Aitzitik, saritan ez gara konturatzen arazo honen larritasunaz. Izan ere, ciberbullinga dela eta askotan teknologiak gauza txartzat hartzen ditugu.
Baina benetan ez dakiguna da teknologia hauek gure bizitza eta gure egunerokoan eskeini ditzakeguten guztia.
 
IKTak komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, jakintzak eraikitzeko, lan munduan murgiltzeko inforzaioa lortzeko, hura hautatzeko edota prozesatzeko aukera ematen digute. Eta gauza guzti hauek oso erabilgarriak izan daitezke, izan ere, asko aberastu desakete gure bizimodua.
 
Jakin behrra dugu baita ere, IKTak etengabeko ikaskuntzaren beharra duela. Izan ere, etengabe aldatzen eta berritzen doa; eta beraz, hura guretzat erabilgarria izan dadin, haren aldaketa zein birmoldaketen berri izan behar gara uneoro.
 
Bestetik, IKTak edozein lanbide motarako baliagarri izan daiteke. Izan ere, erabilgarriak diren hainbat eta hainbat aplikazio mota ditu. Eta horien bitartez, gaitasun digital desberdinak garatu ditzakegu.
 
Azkenik, galdera bat planteatu eta bere barneko hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke:
 
Gaur egun jendeak ez al du uzte ordenagailuak eta on line arbel digitalak etorkisuna direla?
 
Alde batetik, esan beharra dago jendeak askotan baietz uzte arren, teknologiek berez ez dakartela berrikuntza (bai didaktikoa bai bestetarikoa). Egia da irakasleen azalpenak bideratzeko edo aberasteko herramienta egokia izan daitezkeela. Izan ere, ikas jarduera denon artean (ikasle + irakasle) garatzeko aproposa izan daiteke. Teknologiak eskuragarri egiten dizkigun bideoak. animazioak, simulazioak etb.-en erabilerak askotan ikasketa erraztu eta eramangarriagoa bihurtzen baitu.
Aitzitik, hau egia izan arren, teknologia ezin dugu hartu heziketaren edo jakintzaren iturburutzat. Izan ere, teknologiek berez ez dute berrikuntza ekartzen, guk ez badugu egiten berrikuntza hori posible.
 
 
 
 
 
  • Gai honekin bat datorren eta erabilgarria izan daitekeen informazioa duen esteka: