lunes, 7 de noviembre de 2016

IKT-ak berezko berrikuntzak?



Askotan ikasleon anbizio faltak edota ezjakintzasunak; IKTak eskaini diezazkigun erraztasunak zein aurrerapenak ez ezagutzera eramaten gaitu. Aitzitik, saritan ez gara konturatzen arazo honen larritasunaz. Izan ere, ciberbullinga dela eta askotan teknologiak gauza txartzat hartzen ditugu.
Baina benetan ez dakiguna da teknologia hauek gure bizitza eta gure egunerokoan eskeini ditzakeguten guztia.
 
IKTak komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, jakintzak eraikitzeko, lan munduan murgiltzeko inforzaioa lortzeko, hura hautatzeko edota prozesatzeko aukera ematen digute. Eta gauza guzti hauek oso erabilgarriak izan daitezke, izan ere, asko aberastu desakete gure bizimodua.
 
Jakin behrra dugu baita ere, IKTak etengabeko ikaskuntzaren beharra duela. Izan ere, etengabe aldatzen eta berritzen doa; eta beraz, hura guretzat erabilgarria izan dadin, haren aldaketa zein birmoldaketen berri izan behar gara uneoro.
 
Bestetik, IKTak edozein lanbide motarako baliagarri izan daiteke. Izan ere, erabilgarriak diren hainbat eta hainbat aplikazio mota ditu. Eta horien bitartez, gaitasun digital desberdinak garatu ditzakegu.
 
Azkenik, galdera bat planteatu eta bere barneko hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke:
 
Gaur egun jendeak ez al du uzte ordenagailuak eta on line arbel digitalak etorkisuna direla?
 
Alde batetik, esan beharra dago jendeak askotan baietz uzte arren, teknologiek berez ez dakartela berrikuntza (bai didaktikoa bai bestetarikoa). Egia da irakasleen azalpenak bideratzeko edo aberasteko herramienta egokia izan daitezkeela. Izan ere, ikas jarduera denon artean (ikasle + irakasle) garatzeko aproposa izan daiteke. Teknologiak eskuragarri egiten dizkigun bideoak. animazioak, simulazioak etb.-en erabilerak askotan ikasketa erraztu eta eramangarriagoa bihurtzen baitu.
Aitzitik, hau egia izan arren, teknologia ezin dugu hartu heziketaren edo jakintzaren iturburutzat. Izan ere, teknologiek berez ez dute berrikuntza ekartzen, guk ez badugu egiten berrikuntza hori posible.
 
 
 
 
 
  • Gai honekin bat datorren eta erabilgarria izan daitekeen informazioa duen esteka:
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario